BIOMASA: Bete dezagun galdetegia!

Egun hauetan, gutun bat eta inkesta bat banatu dugu etxez guztietara. Mendialdea Mankomunitatea azterketa bat egiten ari da, etxeak berotzeko erabiltzen ditugun erregai fosilak baztertu eta gure inguruko biomasarekin ordezkatzeko modurik izango ote litzatekeen ikusteko. Hori dela eta, zenbait datu bildu nahi ditu zuen etxeetan zer-nolako berokuntza sistema daukazuen jakiteko eta kontsumoen berri izateko. Hiru aukera eman dizkizuegu inkesta betetzeko: paperean erantzun eta udaletxera eraman; telefono mugikorrean bete QR kodea edo lotura erabiliz; ordenagailuan bete lotura erabiliz.

Mila esker zuen laguntzagatik!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email