Astiz-Irujo antolatutako ekintzak

Astiz-irujo fundazioak naturarekin erlazionatutako hainbat ekintza eskainiko ditu:

➡️ “Urak eta gizakiak Larraun-Leitzaldeko paisaia zizelkatuz” erakusketa ibiltaria aurkezten du. Antonea Etxean irailaren 15etik urriaren 15era: ostiraletan 18:00-20:00, larunbatetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00, igandetan 12:00-14:00.

➡️ Behaketa Astronomikoa: Antonea Etxean, irailaren 22an 20:30etatik 22:30etara.

➡️ Txorien hastapeneko eraztuntze ikastaro zientifikoa: Atal teorikoa Antonea Etxean irailaren 29an 17:30etatik 20:00etara. Atal praktikoa autokarabana eremuan izango da, irailaren 30ean, 9:00etatik 12:00etara. Ekintza honetan izen-ematea derrigorrezkoa izango da, eman ezazu hemen klik eginez.

➡️ Larraungo basoen bioaniztasuna ezagutzeko irteera: Albiko aparkalekutik abiatuta (Aralar), urriaren 14ean 10:00etatik 14:00etara.

Ikusi dezakezuenez, hainbat ekintza desberdin eskainiko dira, biztanle guztien interesak asetu ahal izateko. Animatu eta parte hartu!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email