Arrakasta handia izan du “Conocerme para cuidarme” ongizate emozionaleko zikloaren aurkezpenak

Arrakasta handia izan du Lekunberriko Udalak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin bultzatutako “Conocerme para cuidarme” ongizate emozionaleko zikloaren aurkezpenak. Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu topaketan parte hartu zenuten pertsona eta erakunde guztiei, baita ekimenarekiko interesa agertu duzuen guztiei ere.

Ongizate emozionalari buruzko ikastaroa Txikiparken egingo da astelehen eta ostiraletan, 18: 00etatik 20: 00etara, irailaren 18an hasita. Lehenik, 3 edo 4 saio orokor egingo dira, eta, ondoren, taldea adin-tarteen arabera banatuko da (gazteak, adin ertaina eta adinekoak). Adin-talde bakoitzerako 3 edo 4 saio orokor eta 2 saio espezifiko egitea aurreikusten da. Ikastaroak, guztira, 5-6 saio izango ditu.

Parte-hartzea doakoa da, kostua Udalak eta Nafarroako Gobernuak hartzen baitute beren gain. Parte hartu nahi baduzu, irailaren 15era arte eman dezakezu izena, 14: 00ak arte, esteka honen bidez: https://tinyurl.com/2cs4dt8b, 619.836.414 telefonora deituz edo hola@elbuenvivir.org helbidera idatziz.

Zure estresa, emozioak eta hobeto bizitzen ikasi nahi baduzu, zure zain egongo gara!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email