Lekunberriko Udalak araudia aldatu du herritarrek udal osoko bilkuretan parte hartu ahal izan dezaten.

Lekunberriko Udalak herritarrek osoko bilkura eta batzordeetan parte hartzeko araudia onartu zuen 2021. urtean. Legealdi berriarekin batera, udal gobernu berriak , udal ireki, parte-hartzaile eta gardena sustatzeko helburuarekin. Erreglamendua aldatzeko proposamena eraman du batzarrera, eta EHBilduko udal taldearen aldeko 5 bozkekin eta Lekunberriko Taldearen 3 abstentzioarekin atera da aurrera.

Erregelamendu berri honek berritasun hauek ekarriko ditu Udal batzarraren funtzionamenduan:

  • Bilkura bukatzean, herritarrek behar dituzten galderak egiteko aukera izango dute, eta haien esku-hartzea ez da mugatuko bi galderatara, orain arte bezala. Horretaz gain, ez dute zertan 5 egun lehenago idatziz jakinarazi galdera horiek egin behar dituztela ; nahikoa izango da batzarraren bukaeran eskatzearekin.
  • Herritarrei, elkarte eta taldeei aitortu egingo zaie osoko ohiko udal batzarretan gai zerrendarako gaiak proposatzeko eskubidea. Orain arte gai hori ez zegoen behar bezala zehaztua, eta alkatearen gain gelditzen zen erabakia, eta horrek eztabaidak sortu izan ditu herrian. Legealdi honetan, herritarrek udal batzarrean proposamenak aurkezteko eskubidea izango dute.

Udal Gobernuak uste du egungo araudiaren aldaketak herritarren parte hartzeko aukerak zabalduko dituela, eta beharrezkotzat jotzen dugu herritarrek aukera gehiago izatea udaleko erabakien inguruan zeresana izateko.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email