TODA ENERGIA TOKIKO ENERGIA-KOMUNITATEA

HERRITARREI, MERKATARIEI ETA OSATALARIEI
INFORMAZIOA EMATEKO KANPAINA

UZTAILAREN 26an ETA 27an

Bizilagun agurgarria:

TODA ENERGIA Tokiko Energia Komunitatean izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazten dizugu.

Proiektua Nafarroako Merkataritza Ganberak, Nafarroako Udalen Federazioak eta Nafarroako Gobernuak sustatu dute, eta Europar Batasunaren finantzaketa jaso du, EBko Next funtsen bidez.

TODA ENERGIA Energia Komunitateak 0,0 energia sortuko du (zero emisio eta zero kilometro) udalerrian bertan, udalak lagatako estalkietan jarritako eguzki-plaken bidez. Horrela, instalazio horiek sortutako eguzki-energia eskuratu ahal izango duzu, zure etxebizitzan edo dendan inolako obrarik egin beharrik gabe eta energia garbiagoa, merkeagoa eta hurbilagoa eskuratuz.

Horrela, zure faktura elektrikoan aurrezteaz eta Lekunberri udalerri jasangarriagoa egiten laguntzeaz gain, Tokiko Energia Komunitatearen parte izango zara.

Uztailaren 26an eta 27an, TODA ENERGIA komunitateko komunikazio arduradunak etxez etxe eta saltokiz saltoki ibiliko dira Lekunberrin informazioa emateko eta baldintzen berri azaltzeko.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email