Lekunberriko Udalak batzorde informatiboak, lan taldeak, organo kolegiatuen banaketa eta alkate eta zinegotzien ordainsariak zehaztu ditu

Ekainaren 29an egindako udalbatzarrean eratu ziren Lekunberriko Udala kudeatzeko informazio batzordeak eta lan taldeak, alkate eta zinegotzien ordainsariak onartu ziren eta udal ordezkaritza organo kolegiatuen banaketa egin zen.

Hala, hasi berri den agintaldian hiru batzorde izango dituzte: Kontuen Batzorde berezia, Etxebizitza-Hirigintza batzordea eta Tokiko Garapena. Honekin batera 2 lan talde ireki sortuko dira: Jai batzordea eta Kultura. Eta bailara mailako lan taldeak mantenduko dira,  euskara eta berdintasuna hain zuzen. Lan talde irekiak herritarren parte hartzea sustatzeko eremuak izango dira. Aurrera begira, baita ere, kirol lan taldea sortzeko proposamena ere onartu zen.

Batzordeak eratu ondoren, zinegotzien ardurak ere zehaztu zituzten. Hala, alkateak %75eko dedikazio partziala izango du eta urtean 21.000 euroko soldata gordina jasoko du. Beste zinegotzien ordainsaria ere zehaztu ziren, aurreko agintaldiko kopuruak mantendu dituzte, zinegotziek osoko bilkura bakoitzagatik 60 euro jasoko dituzte, 900euroko maximoarekin.

Bukatzeko udal ordezkariak ere zehaztu zituzten organo ezberdinetan (mankomunitate, enpresa publikoa,..) , ordezkaritza kolegiatuari loturiko organo ezberdinetako  erregelamenduak kontuan hartuz, udal batzarreko errealitatea errespetatuko da banaketa egiteko.  

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email