Lekunberriko San Joanak bukatuta balorazio positiboa egin du Udalak.

  • Ostiraletik igandera igaro dira aurtengo San Joan jaiak, musika, kirola, antzerkia, eta nola ez, suak protagonista izanda.
  • Bizilagun berriei harrera ekitaldia egin zitzaien.

Atzo eman zitzaien San Juan festei amaiera Lekunberri, jai txikitzat ezagutzen diren jaiak dira herrian eta inguruetan. Parte hartze handia egon da, publiko guztiei zuzendutako ekitaldiak eta 250 pertsona baino gehiagoko bazkari jendetsua izan zen besteak beste. Aurten ere berritasuna musikak ekarri du, La Topadora ostiralean eta DJ Bambola larunbatean, jendetza gerturatu zen herrira ere gau giroan.

Ongi etorria bizilagun berriei.

Udalak harrera ekitaldia egin zien 2022an erroldatutako bizilagunei; iaz 60 bizilagun inguru erroldatu ziren Lekunberrin. Harrera ekitaldia herriko txistulariek alaitu zuten, eta Arkaitz Goikoetxea, alkateak, eta Miren Goikoetxea eta Mikel Irujo, zinegotziek, eman zieten ongietorria ekitaldira gerturatu ziren erroldatu berriei. 

Balorazio positiboa San Juan festei.

Udalak festen inguruko balorazio positiboa egiten du, herritarren parte hartzea aktiboa izan delako eta boluntario gisa festak behar bezala antolatzeko 50 lagunek baino gehiagok parte hartu dutelako. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu boluntario guztiei, ekarpen hori ezinbestekoa delako festak aurrera ateratzeko.  San Juan festen balorazio sakoangoa egiteko, jai batzordean landuko da gaia hurrengo asteetan.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email