Biltegi elektrikorako bateria erraldoi bat jarriko da Lekunberriko industrialdean

Ignis buru duen Acadiems proiektuan ezarritako planaren barruan, eta Udalarekin lankidetza estuan, aurtengo udan biltegi elektrikorako bateria erraldoi bat jarriko da industrialdeko partzela batean. Bateria hau tamainagatik, biltegiratzeko edukieragatik eta 0 kilometro bikoitzagatik nabarmentzen da.

Izan ere, bateria horren berezitasuna, tamainagatik ez ezik (itsas edukiontzi batena), Nafarroako enpresa batek berreskuratutako (BeePlanet) eta birziklatutako bateriekin edo bigarren erabilpeneko bateriekin egina dela da.

Energia-trantsizioan lanean eta aktiboki parte hartzen jarraitzen dugu, industriari eta enplegu-sorrerari, lan-aukera berriei eta zerbitzu osagarriei euskarria ematearekin batera.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email