Citizen ON – Lekunberri, Azkoien eta Alesbesko komunitatea indartzeko programa pilotua

Citizen ON proiektua martxan jarri dugu, edonorentzat interesgarria izan daitekeen ekimen aitzindari eta berritzailea! Proiektu honekin prestakuntza eta akonpainamendua eskainiko dugu, tokiko erakunde eta taldeen kudeaketa hobetzeko, udalerriko parte-hartzea hobetze aldera. Edozein mikroliderrek har dezake parte, baita herriko erakundeen ordezkaritzak ere.

Proiektuaren xehetasun guztiak ezagutzeko oso baliagarria izango litzateke proiektuaren aurkezpen saioan parte hartzea, datorren asteartean, otsailaren 7an, 18:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan. Saio honetan proiektuaren xehetasunen berri emango digute eta noiz eta nola jarriko dugun martxan erabakiko dugu. Parte hartzeko, erregistratu hemen: https://forms.gle/YYywf7VWuYbcD1Su7

Proiektuari buruzko informazio gehiago: hemen

Proiektu hau Azkoiengo eta Villafrancako Udalekin elkarlanean jarri dugu abian, Innova Local programari esker. “La Caixa” Fundazioak eta “Caja Navarra” Fundazioak sustatu dute programa. El Buen Vivir-ek laguntza teknikoa eskainiko du. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan hola@elbuenvivir.org ala 619.836.414 telefonoarekin.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email