Lekunberri ON Energia Komunitate Industrialaren aurkezpena Komunitate Energetikoen Europako II. Kongresuan

Lekunberriko Udalak Lekunberri ON Energia Komunitate Industriala aurkeztu du Komunitate Energetikoen Europako II. Kongresuan.

Nafarroako Gobernuak Energia Komunitateen Europako bigarren biltzarra antolatu du urtarrilaren 24 eta 25ean Iruñeko Baluarten, oso harrera onarekin. Lekunberriko Udala, industrialdeko zenbait enpresek osatzen duten TEK LekunberriON izeneko Energia Komunitate Industriala aurkeztera gonbidatu zuten.

Alkateak proiektua aurkeztu zuen eta haren jatorria, garapen maila eta hurrengo hilabeteetan emango diren urratsak azaldu zituen. Bere hitzaldian, Udalak proiektuan duen zeregin dinamizatzailea eta Lekunberri-ON, Nafarroako Gobernuak finantzatutako Lekunberrirako lehiakortasun, prestakuntza eta enplegu planaren barruan nola kokatzen den azaldu zituen.

Proiektu hau ezinezkoa litzateke tokiko enpresen, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialaren, Edinor, S.A., Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren (CENER) – National Renewable Energy Centre eta S4 Nafarroako Garapena Departamentuaren (Nafarroako Gobernua) lankidetza bereziaren laguntzarik gabe.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email