Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Ostiral honetan, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da.

Hori dela eta, 19:00etan Lekunberriko Udaletik abiatu eta Larraungo Udalera joango den martxa bat antolatu da, eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Era berean, gainera, urriko Osoko Bilkuran, Udalak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak bidalitako “Gertatzen da eta badira horren erantzuleak” adierazpena onartu zuen, horrekin bat eginez eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako konpromisoa adieraziz.

Gertatzen da eta badira horren erantzuleak.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email