Lekunberri ON programaren esparruan, CENERen instalazioetara bisita

Joan den astelehenean CENERen (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) instalazioak bisitatu genituen Zangozan, Lekunberri ON! programaren barruan eta gure industrialdea poligono berde eta iraunkor bihurtzeko bidean.

CENEReko Sarean Sartzeko Saileko zuzendari Mónica Aguadok bisita gidatua egin zuenean, in situ egiaztatu ahal izan genuen gure industrialdean ere aplika ditekeen aplikazio industrialerako instalatutako eta bideratutako mikrosarea, autokontsumo energetikoa optimizatzeko aurrerapauso gisa.

Lekunberri iraunkor baterantz pausoak ematen eta aurrera egiten jarraitzen dugu, dimentsio guztietan, eta lankidetza publiko-pribatuan, energia eta ingurumen erronkari aurre egiteko.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email