Oxido urdina izeneko poema-liburuak Lekunberriko XXI. Angel Urrutia poesia-saria jaso du

Saritutako lanak, gaur egungo gaiak lantzen dituzten 57 poema labur jasotzen ditu.

Autorea ohikoa modu zirraragarrian eskaintzen saiatzen da.

Gainera, 2023an Príncipe de Viana aldizkarian Ángel Urrutiaren lanari buruzko monografiko bat argitaratuko dela iragarri dute.

Oxido urdina izeneko poema-liburua izan da Lekunberriko Udalak poesiaren bultzatzaile nekaezinaren irudia bizirik mantentzeko helburuarekin antolatzen duen XXI. Ángel Urrutia Saria irabazi duen lana.

Sari banaketan, sarituaz gain, Lekunberriko alkatea, Gorka Azpiroz, zinegotziak, epaimahaikideak, Angel Urrutiaren alarguna eta senideak ere izan ziren. Baita herriko bizilagunak ere.

Lekunberriko koruak girotu zuen ekitaldia, Juan Miguel Etxarriren zuzendaritzapean.

Lan irabazleak berrogeita hamazazpi poema ditu, laburrak oro har, hiru eta hogeita hiru bertso artean, eta alderdi horri esker irakurketarako eta berrirakurketarako oso atseginak dira.

Lantzen dituen gaiak gaur egungoak dira, eta era askotako paleta batean zehar ibiltzen dira: egoera txarrenean bizi direnekiko elkartasuna, biztanleriaren zahartzea, ekologia eta beroketa globala, ohitura txarrak, indarkeria, imigrazioa…

Ángel Urrutiaren lanari buruzko monografikoa Príncipe de Viana aldizkarian

Bestalde, lehiaketaren antolatzaileek adierazi dutenez, sari honi izena ematen dion egilearen bizitzari buruzko monografiko bat prestatzen ari dia, Príncipe de Viana aldizkarian argitaratzeko.

Consuelo Allué (NUP) koordinatzaileak 2023ko ekainerako materialak prest izatea espero du.

Monografikoan, ikerketa-munduarekin eta literatura-sorkuntzarekin lotutako pertsona-talde batek hartzen du parte.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email