Irailaren 29an egindako Osoko bilkuran onartutakoa

Irailaren 29an egindako Osoko bilkuran, honako hau onartu zen:

– Energia autokontsumoko erregimenean aprobetxatzeko akordioa, Lekunberriri atxikita dagoen TODA Navarra Energia Komunitatearen barne.

– Udal teilatuak Energia Komunitateari lagatzeko akordioa.

Datozen asteetan esleituko dizkie instalazioak Energia Komunitateak enpresa esleipen-hartzaileei, eta azaroaren 1etik aurrera Energia Komunitatea osatzen dugun herri bakoitzeko eraikinetarako bisita teknikoak hasiko direla espero da; baita duela hilabete batzuk Osoko Bilkuren Aretoan egin ziren hitzaldi informatiboak bezalakoak ere. Hala, asmoa da azarotik urtarrilera komunitatean parte hartu nahi dutenek behar diren kontsultak egin ahal izatea eta, interesa badute, Komunitatearekin bat egin ahal izatea.

Hala eta guztiz ere, instalazioak Nafarroa osoko 28 herritan egin behar direnez eta izapide administratibo eta burokratiko guztiak egin behar direnez, ekainerako espero da energía komunitatea %100ean martxan egotea, eta orduan izango da auzokide eta dendek argiaren faktura %30 eta %40 artean jaitsi ahal izango duten momentua.

Hasiera batean, eta behin betiko enpresa instalatzailearen berrespena falta delarik, Lekunberrin erabili nahi diren teilatuak igerileku estaliak eta frontoia izanen dira.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email