Kolektiboentzako jaietako ekitaldian parte hartzeko gonbita

25 urte daramatzagu lanean gaur egun dugun Lekunberri edukitzeko. Guztion artean, ohitura, festa, kirol, musika eta historian aberatsa den herria izatea lortu dugu. Zentzu guztietan hazten ari den herri irekia.

Parte hartu duzuenontzat eta hau posible izan dadin lagundu duzuenontzat:

Boluntarioak Pilareko jaiak, San Joan, Santa Ageda, Inauteriak, Kabalgata eta Olentzero antolatzen.     Zuek gabe ez ziren posible izango.

Aralar Musika Eskola, Dantza Taldea, Batukada, Komunikabideak eta argazkilariak, Eskola eta Apyma, jostunak, Itxaro, Haurtzaindegia, Pilota Eskola, Txirrindularitza, Aek, Euskara batzordea, erraldoien konpartsa, Abesbatza, Txistulariak, Trikitilariak, San Juan Jubilatuen Klubeko boluntarioak, Elikagaien Bankuko boluntarioak, brigadilla, Ttutturre, Gurutze Gorriko boluntarioak eta abar.

Urriaren 12an, 12etan, udaletxean biltzeko eta ospatzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email