Lekunberriko Udalak ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune inauguratu ditu

-Guneetako bat Frontoi plazan dago eta Industrialdean bestea.

-Lekunberrik, horrela, bat egiten du Nafarroako elektrolindegi sarearekin, eta zerbitzu hori eskaintzen die herritar eta bisitariei.

-Udalak mugikortasun jasangarriaren arloan lanean jarraitzen du eta trantsizio energetikorantz urratsak ematen.

Lekunberrik ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune inauguratu ditu gaur goizean. Kargadoreak Frontoi plazan eta Industrialdean daude, eta herriko bizilagunei zein bisitariei emango die zerbitzua. Gainera, modu honetan, bisitariek autoa kargatzen duten bitartean herria ezagutzeko aukera izango dute. Beraz, zerbitzu berri honek, Lekunberri erakargarriagoa eta modernoagoa bilakatzeko balioko du.

Inaugurazioan honako hauek egon dira: Alberto Pérez de Ciriza, Iberdrolaren ordezkaritza gisa, enpresako merkataritza-arduraduna, Maite Senosiain, Bat-Vol enpresako zuzendari nagusia, ibilgailu elektrikoak kargatzeko ekipoen instalatzaileak, Gorka Azpiroz, Lekunberriko alkatea, Maria Jesus Ayestaran, Lekunberriko Toki Garapeneko zinegotzia, eta Vicente Michaus, Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzia.

Horrela, Lekunberrik bat egiten du Nafarroako elektrolindegien sarearekin, eta aurrera pausoak ematen jarraitzen du mugikortasun iraunkorraren eta trantsizio energetikoaren arloan. Azpimarratu behar da oraingoz ez dela ohikoa herri txikietan horrelako zerbitzurik aurkitzea, eta, ondorioz, Lekunberri aitzindaria dela horrelako azpiegiturak instalatzen.

Zerbitzua Ibedrolak eskainiko du, bera arduratu baita kargagailu horietaz. Beraz, Lekunberriko Udalak eta Iberdrolak bat egiten dute elektrifikazioaren bidez trantsizio energetikoari laguntzen dioten irtenbideak ematen.

Nafarroako udalerrian 120 kW-eko kargagailu super-azkarra jarri da, eta horri esker, bi automobil eta 22 kilowatteko (kW) bi kargagailu aldi berean kargatu ahal izango dira, eguneko 24 orduetan lau automobil aldi berean kargatu ahal izateko.

Instalazio horien erabiltzaileek % 100eko energia berdea duten eta iturri berriztagarrietatik datozen auto elektrikoen bateria kargatuko dute, jatorri-bermearen ziurtagiriarekin (GdOs).

Gainera, kargatzeko puntuak Iberdrolaren Karga Publikoko App-ean egongo dira. Espainian ibilgailu elektrikoen kargagailu guztiei buruzko informazio egiaztatua duen aplikazio bakarra da, bai Iberdrolarenak, bai beste operadore batzuenak, eta bertatik kargagailua geolokalizatu, denbora errealean eraginkorra den egiaztatu eta mugikorretik erreserbatu eta ordain daiteke.

Elektrikak, mugikortasun iraunkorreko plan bat hedatzen du, 150 milioi euroko inbertsioarekin, datozen urteetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen hedapena areagotzeko. Ekimenak 150.000 karga-puntu inguru jartzea aurreikusten du datozen urteetan, bai etxeetan, bai enpresetan, bai hiri-bidean, hirietan eta autobia nagusietan. Eraginkortasun handiko estazioak hedatzearen aldeko apustua egiteko, estazio ultra-azkarrak (350 kW baino gehiago), superazkarrak (150 kW baino gehiago) eta azkarrak (50 kW) instalatuko dira.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email