Ekintzailetzarako diru-laguntzen deialdia

Lekunberri ON Plan Estrategikoko ekintzen barruan, ekintzailetzarako diru-laguntzen deialdia zabaltzen da, zeinaren oinarriak uztaileko azken osoko bilkuran onartu ziren.

Gure herriko pertsona ekintzaileei lagundu nahi diegu ahal den neurrian, eta, horrela, antolatu ditugun hitzaldi eta tailerrez gain, laguntza ekonomiko hauek eskaintzen ditugu Irurtzungo Dinabideko coworking instalazioen erabilera errazteko.

Deialdi honen helburua lan autonomoari eta ekintzailetzari laguntzea da eta, horrekin batera, herrian sortu beharreko enpresa kopurua handitzea, enplegua sortzeko eta, ondorioz, Lekunberriko garapen ekonomiko eta sozialean eragiteko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu oinarriak eta/edo jarri harremanetan Udalarekin.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email