Lekunberri parte den Toda Energía I energia-komunitateak 2,5 milioi euroko diru-laguntza jaso du

Lekunberrik eta Nafarroako beste 27 udalek osatzen duten Toda Energía I energia-komunitateak 2,5 milioi euroko diru-laguntza jaso du, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren IDAEren eskutik, aurkeztutako proiektu guztien artean hirugarren puntuaziorik onena lortuta.

Hori dela eta, Nafarroako Merkataritza Ganberak prentsa deialdia egin du ostiral honetarako, uztailak 29, 11:00etan, Nafarroako Merkataritza Ganberaren areto nagusian. Hedabideei laguntza eman dela eta Toda Energia I energia-komunitatea osatzen duten Nafarroako 28 herrietan martxan jarri dela jakinaraztea da helburua.

Aurkezpena Javier Taberna Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialeko lehendakariak, Juan Carlos Castillo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariak, Juan Luis Diego Edinor-eko kontseilari delegatuak, María Carmen Segura Moreno Toda Energiako lehendakari eta Villafranca-ko alkateak eta Gorka Azpíroz Toda Energiako idazkari eta Lekunberriko alkateak egingo dute.

Datozen egunetan, berritasun gehiago emango ditugu ezagutzera eta bizilagunei eta saltokiei beren faktura elektrikoa % 30 inguru murrizteko aukera emango dien komunitate energetiko honen parte nola izan azalduko dugu, CO2 isuriak murrizten eta eredu jasangarriago baterako trantsizio energetikoa bultzatzen laguntzearekin batera.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email