Ibilgailu elektrikoen kargagailuen egoera

Kargagailuak instalatzeko eta ustiatzeko kontzesioa (Frontoi plaza eta Poligonoan) Iberdrolari eman zitzaion, eta hura arduratzen ari da lanetaz. Instalazioa luzatzen ari dela ikusita, Udala jarraipen zehatza egiten ari da, zerbitzua ahalik eta lasterren martxan egon dadin. Horretarako, azken asteotan proiektua amaitzeko konpromiso-data irmoak eskatu dizkiogu Iberdrolari.

Oraintxe bertan, aste honetan egitea aurreikusita dauden “lotura-lanak” (banatzailearen sarearen eta instalazioaren arteko lotura) eta aste batzuk iraun ohi duen puntuak aktibatzeko espediente osoa amaitzea falta dira. Beraz, puntu horiek martxan jartzeko eta aktibatzeko egungo konpromisoa irailaren hasierarako izango litzateke.

Gero eta eskari handiagoa duen zerbitzu hau eskaintzeko irrikitn gaude, eta laster eskaini ahal izatea espero dugu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email