Autokarabana, karabana eta etxebizitza-ibilgailuen eremua arautzen duen ordenantza

Behin betiko onartu da autokarabana, karabana eta etxebizitza-ibilgailuen eremua arautzen duen ordenantza. Horrela, erantzuna eta konponbidea eman nahi zaie auzokoen kexei, ibilgailu mota honek aparkaleku jakin batean aparkatzea arautuz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeko prozesuan eta hobetzeko iradokizunak aurkezten parte hartu duten pertsona eta elkarte guztiei.

Datozen aste eta hilabeteetan, ordenantza hau ezartzeko eta sagardotegiaren ondoko urbanizazioan aparkalekua egiteko urratsak emango ditugu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email