Azken Osoko Bilkuran Klima eta Energia Jasangarrirako Plana (PACES) onartu zen.

Lekunberriko Udalak, ekainaren 30eko Osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Alkatetza Itunaren ekimenarekin bat egin zuen.

Ekimen horren bidez, Nafarroako Gobernuaren LIFE -IP NAdapta-CC proiektuak %100ean finantzatua, tokiko gobernuak berotegi-efektua eragiten duten gasak murrizteko helburuez arduratzen dira, eta ikuspegi bateratua hartzen dute klima-aldaketa eta pobrezia energetikoa arintzeko eta egokitzeko. Hona hemen konpromisoa:

1) Bere lurraldean berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak gutxienez %40 murriztea hemendik 2030era bitartean, bereziki, energia-eraginkortasuna hobetuz eta energia-iturri berriztagarriak gehiago erabiliz.
2) Erresilientzia handitzea, klima-aldaketaren ondorioetara egokituz.

Ekintza-planak 8 jarduera-ildo ditu:

  1. Administrazioaren ekintza klimatikoa
  2. Eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarria
  3. Mugikortasun jasangarria eta emisiorik eza
  4. Klima-aldaketara egokitutako hirigintza
  5. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa eta ekonomia zirkularra sustatzea
  6. Natur ingurunea, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza
  7. Uraren kudeaketa integrala
  8. Gaixotasunen prebentzioa eta klima-aldaketarekin lotutako osasun-ondorioak
Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email