Lekunberriko ur tasak zuzenak dira NILSAk egindako ur kostuen txostenaren arabera.

  • Txostenak agerian uzten du uraren kudeaketan ez dagoela inolako irregulartasunik eta egungo ur horniduraren tasa zuzena dela.
  • Beste inon lehenago egin ez den azterketa da, eta horrela, Lekunberrik urrats bat eman du kudeaketa publikoaren berrikuntzan.
  • Azterlan honen arabera, kobratutako prezioa 1,017 €/m3 da, eta kostua, aldiz, 2,173 €/m3-ko.

Duela urte batzuetatik hona, uraren gaia eztabaidagarria izan da Lekunberrin, eta zenbait salaketa egin dira uraren kudeaketaren inguruan, irizpide, argudio eta datu okerrekin.

Egoera argitzeko asmotan, 2019an, Udalak azterlan bat eskatu zion Comptos Ganberari. Azterlan horrek, 2021ean emandako txostenean, jarduketa guztien legezkotasuna zehaztu eta gomendio batzuk eman zituen. Horien artean, uraren ziklo integralaren kostuen azterketa egitea zegoen, onetsitako uraren hornidura eta saneamendu tasen justifikazioa zehazteko.

Hala, Nilsak (Navarra de Infraestructuras Locales S.A.) txosten aitzindari hau egin du, eta kobratutako prezioa 1,017 €/m3 dela adierazi du, 2,173 €/m3-ko kostu integralaren aurrean.

Azken finean, txostenek, tasak justifikatuak baino gehiago daudela frogatzen dute. Lekunberriko Udaletik, Gorka Azpiroz alkateak (Lekunberriko Taldea) segurtasun-mezu bat helarazi nahi du: “Gauzak ondo egiten ari dira uraren kudeaketaren arloan, eta inoiz baino gardenagoa izaten ari da. Urak gai sinplea eta administratiboa izan behar luke, inoiz ez politikoa. Zerbitzu hau Lekunberriko herritarrei eskaintzen diegu, eta txostenen arabera, ondo egiten ari gara”.

Txostena kontsultatu nahi baduzu: Hemen

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email