Ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen ekipoak

Aste gutxi barru ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen ekipoak prest eta martxan egongo dira. Guztira, 3 izango dira: bi Frontoiko Plazan eta bat Industrialdean.

Laster jakinaraziko dugu zer ezaugarri tekniko dituzten, nola erabilI daitezkeen eta zer egin behar dugun erabiltzaile gisa alta emateko.

Mugikortasun iraunkorraren eta trantsizio energetiko eta digitalaren alde mugitzen jarraitzen dugu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email