Mendialdeko aktibazio sozioekonomikorako Eskualdeko Planeko datu batzuk

Lekunberri ON Plan Estrategikoaz gain (Lekunberrirako plan espezifikoa), Cederna Garalurrek Arete Activaren laguntza teknikoarekin antolatutako Mendialdeko aktibazio sozioekonomikorako Eskualdeko Planean ere parte hartzen ari da Udala.

Gai demografikoak aztertzen ari dira, besteak beste, eskualdeko udalerrietako biztanleria, adina, gazteak eta abar.

Horri dagokionez, Lekunberrik du gazte-ratio handiena, batez besteko adin txikiena (39 urte) eta 65 urtetik gorako biztanleriaren ehuneko txikiena. Datu bitxiak, baina zalantzarik gabe asko esaten dutenak.

Aurrerapenen eta horri buruzko gai interesgarri eta garrantzitsuen berri emango dugu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email