Prestakuntza aitzindari bat hasi dute Lekunberriko industrialdean

  • Nafar Lansarek prestakuntza aitzindari bat babesten du Lekunberriko insdustrialdean kokatuta dagoen Mekatar enpresaren egoitzan.
  • LekunberriON programari esker, prestakuntza Lekunberriko beste enpresa batzuei eta langabezian dauden pertsonei eskaini zaie.
  • LekunberriON, Lekunberriko Udalak kalitatezko eta hurbileko enpleguarekiko duen konpromiso garbiaren erakusle gisa sortu zen, enplegu hori herriko eta inguruko garapen ekonomikorako eragiletzat jotzen baitu.

Apirilaren 25ean, Mekatar taldearen instalazioetan, hiru ikastaro hasi dira, eskorga, plataforma eta zubi garabiko kualifikazioa eskuratzeko. Energia berriztagarrien instalazioetarako piezen mekanizazioan erreferentea den Mekatar enpresak eskatutako prestakuntza hau, Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzari esker antolatu eta garatu da, eta Ageforrek emango du. Prestakuntza honek enpresek eskatzen duten formakuntza-premia handienetako bati erantzuten dio, eta, horregatik, txanda desberdinak antolatu dira, guztira 51 langilek eta 15 langabek parte har dezaten.

Ikastaro honen berezitasunetako bat, LekunberriON (Lekunberriko prestakuntza eta enplegu plana) proiektuaren esparruan antolatu dela da, udalerrian egoitza duten enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duena. Planaren lan-ildoen artean, enplegatuen eta langabeen gaitasunak hobetzea sustatu eta erraztea dago. Hori dela eta, LekunberriONek udalerriko industrialdeko beste enpresa batzuetako langileak eta herriko langabetuak barne hartzeko prestakuntza koordinatu du. Guztira, insdutraildeko beste 5 enpresatako 9 langile izan dira prestakuntzan eta langabezian dauden 6 herritar.

Prestakuntzak, halaber, erreferente izan nahi du Lekunberriko enpresen artean beste formakuntza batzuk modu koordinatuan antolatu ahal izateko, eta beste leku batzuetan eredu izateko. Horrela, prestakuntza espezializatuak egin ahal izateko masa kritikoa lor daiteke; izan ere, bestela, zaila izan daiteke behar adina pertsona interesdun lortzea. Aldi berean, LekunberriON programak erritmo onean aurrera egiten jarraitzen du bere helburuetan, bai industrialdeko instalazioen hobekuntzan, baita hurbileko enpleguaren sustapenean eta ekintzailetzaren sustapenean ere.

*Argazkia: Mekatargroup

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email