Administrazioarekiko Auzietako Auzitegiak arrazoia eman dio Lekunberriko Udalari Eskola Kontzentrazioei buruzko epaian

Administrazioarekiko Auzietako Auzitegiak arrazoia eman dio Lekunberriko Udalari Eskola Kontzentrazioei buruzko aldeko epaian.

Lekunberriko Udalak duela urte batzuk Nafarroako Gobernuari eskatu zion hainbat ikastarotan garraiatutako ikasleen gastuak ordain zitzala (78.648,64€). Gogoan izan behar da Lekunberriko Udalak, gure herrian bailara osorako ikastetxea duelako eta bere jabetza Lekunberriko Udalaren %70 eta Larraungo Udalaren %30 delako, 180.000€ inguruko kostua duela urtean ikastetxeko garbiketa, energia, mantentze eta abar arloetan, eta horietatik 30.000€ bakarrik ordaintzen dituela Nafarroako Gobernuak. Beraz, Lekunberriko Udalak urtero 150.000€ inguruko kostua jasaten du.

Lekunberriko Udalak, bere garaian, ulertu zuen, ikastetxeraino eramandako ikasleen gastuak ez zirela Lekunberriko Udalaren kontura izan behar, eta, beraz, Nafarroako Gobernuari hainbat ikastaro (2015/16, 2016/17, 2017/18) ordaintzea erreklamatzeko prozedura bat hasi zuen. Prozedura hori epaitegietan luzatu egin da baina azkenean, eta Udalak egindako kudeaketa juridikoa eta jarraipenari esker, legealdi honetan areagotu dena, Lekunberriko Udalari 80.000 euro inguru ordaintzeko agindu judizialarekin amaitu da kontua.

Era berean, Udaleko zerbitzu juridikoak hurrengo ikastaroen erreklamazioa aztertzen ari dira eta horiei dagozkien zenbatekoen ordainketa. Zenbateko hori lehen erreklamatutako ikastaroen antzekoa izan liteke.

TSJ-Con-Adm-Pamplona_Iruña_AUTO-DESESTIMANDO-RECURSO.pdf

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email