Herriko Plazaren alboko aparkalekuak markatu dira

Alde zaharra atseginago egiteko planaren barruan, eta aurreikusita zegoen bezala, Herriko Plazaren albo bateko aparkalekuak markatu dira, espazioa antolatuz eta behar bezala mugatutako 15 aparkaleku inguru sortuz.

Datozen egunetan, kaleko zuloak brea hotzez estaliko ditugu behin-behinean, harik eta Toki Inbertsioen Planerako proiektuak aurkezteko epea ireki eta kalea osorik konpontzeko dagokion diru-laguntza eman arte. Honek hilabete asko har ditzazke.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email