Lekunberriko Udalaren Korrikako kilometroan lekukoa eramateko zozketa

Lekunberriko Udaletik, Korrikako gure kilometroan lekukoa herritarrek eramatea nahi dugu eta horretarako zozketa bat antolatu dugu.

Bi haur eta bi heldu izango dira eramango dutenak. Zozketan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du bulegoak@lekunberri.eus emailean (izen abizenak eta telefono bat jarrita) edo Udaletxean bertan 9:00-14:00 ordutegian. Izena emateko azken eguna martxoaren 31 izango da.

Zozketa apirilaren 1ean izango da, Martinek emango ditu izenak Aralar Irratian. Zorte on!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email