Enplegu tailerra

Ostegun honetan, martxoaren 24a, 18:30etan Lekunberriko Udalak enpleguari buruzko tailerra antolatu du Lekunberriko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Tailer honetan, LekunberriON proiektuaren esparruan berriki egindako enpleguari buruzko inkesten emaitzak aurkeztuko dira: hurbileko enpleguari buruzkoak, Lekunberriko enpresek epe ertainean beharko dituzten gaitasunei buruzkoak eta ekintzailetzari eta telelanari buruzko inkestaren emaitzak.

Tailerrean, era berean, Lekunberrin ekiteko asmoa duten pertsonen beharrak eta irtenbide posibleak aztertuko ditugu. Parte hartzeko, inprimaki honetan erregistratu behar duzu (https://forms.gle/odsK7F8irvJQDrBTA). Ez galdu!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email