LekunberriON-eko Talde Eragilearen saioa

Martxoaren 17an LekunberriON-eko Talde Eragilearen beste saio zoragarri bat izan dugu. Proiektuak erritmo onean egiten du aurrera, eta datozen asteetan hainbat industria-trebetasunen inguruko prestakuntzari ekingo zaio (orga, plataforma eta zubi garabia), Mekatarren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren arteko lankidetzari esker, Lekunberriko Udalaren laguntzarekin eta industrialdeko beste enpresa batzuetako langileen eta langabezian dauden pertsonen parte-hartzearekin. Ekintzailetzaren beharrak definitzen ere ari gara, planean jasotako gainerako helburuak ahaztu gabe.

Talde Eragilearen bilera honetan oso bisita berezia izan dugu: Jose Andrés Palacios Ferrer, Nafarroako Merkataritza Ganberako zuzendari-gerenteak, enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen lan-ildoen berri eman digu, hala nola prestakuntzari eta energia-komunitateei laguntzea. Udaletik eskerrik beroenak eman nahi dizkizugu parte hartzeagatik eta Lekunberriko enpresen beharrei erantzun eraginkorra emateko erakutsi duzun borondateagatik. Bilera hau ezinezkoa izango zen Aisling O’Donovan Lekunberriko Inishouse ingeles akademiako zuzendariaren abegi onik gabe, bera izan baita bileraren anfitrioia bere eskolan. St. Patrick ospatzeko modu polita, zalantzarik gabe! Eskerrik asko, halaber, bileretara joateko eta proiektuak arrakasta izan dezan laguntzeko ahalegina egiten ari zareten guztioi.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email