Telelana eta ekintzailetzari buruzko LekunberriON esparruan diseinatutako inkesta

Telelanean aritzen zara? Ekitea gustatuko litzaizuke?

Lekunberri edo inguruan bizi bazara eta egoera horietakoren batean bazaude, LekunberriON esparruan diseinatutako inkesta honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu: https://bit.ly/3M8Cdu2

LekunberriONen helburuetako bat ekintzailetza sustatzea da, eta, horretarako, ekintzailetza-hub bat sortzearen bideragarritasuna aztertzen ari gara. Horretarako, lehen urratsa beharren diagnostikoa egitea da, eta, beraz, zure iritzia oso garrantzitsua da.

Martxoaren 14era arte parte har dezakezu inkestan, eta martxoaren 24an, osteguna, aurkeztuko ditugu emaitzak, 18:30ean, Osoko Bilkuren Aretoan. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email