Bidegorriko argiztapena eta beste argiztapen puntu batzuk hobetzea

Osteguneko, otsailak 24ko, azken Osoko Bilkuran, Bidegorriko argiztapenaren obra MEPSA enpresari esleitzea onartu zen, 178.800 €+ BEZ balioarekin. Horrek esan nahi du, hasierako prezioa %12 baino pixka bat gehiago jaitsi dela eta 30.000€ inguru gutxiagoko kostua izango duela horretarako izendatutako aurrekontu-kopuruarekiko. Obra hori, neurri batean, Geroa Bairen 120.000 euroko parlamentu-zuzenketa batek finantzatzen du.

Soberan dugun diru horrekin, Lekunberriko argi-urritasuna duten beste puntu batzuetako argiztapena hobetuko dugu, eta, horretarako, horiek identifikatzeko eta baloratzeko lanean ari gara. Obren hasierari eta argiztapenaren alorreko hobekuntzen xehetasunei buruzko informazioa ematen jarraituko dugu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email