LekunberriON-en talde eragilearen otsaileko topaketa burutu da

Atzo LekunberriON, Lekunberriko Formakuntza eta Enplegu Planaren Talde Eragilearen otsaileko topaketa ospatu genuen, Udalak bultzatuta. Oraingo honetan, Miriam Marton Perez, SNE-NLko zuzendari gerentea eta Carlos Adin, SNE-NLko Prestakuntza Zuzendaria izan genituen gurekin batera, enpleguaren prestakuntzaren eta bere aukeren beharrizanak aztertzeko saioan parte hartu zutenak, Iñaki Fernández Fundae Fundación Estatal para la Formación en el Empleo fundazioko #Nafarroako ordezkariarekin batera.

Prestakuntzan sakontzeaz gain, poligonoko azpiegituren hobekuntzak, hurbileko enpleguari buruzko inkesten emaitzak eta ekintzailetza-hub baten sorreraren xehetasunak aztertu genituen. Udalak prestakuntzaren eta enpleguaren alde egiten duen apustua argia da, eta aste gutxiren buruan berriak izango dituzue.

Eskerrik asko Belca S A eta bereziki Igor Ordozgoiti etxean bezala sentiarazteagatik, instalazioak erakusteagatik eta plastikoaren mundu harrigarrira hurbiltzeagatik. Lanean jarraitzen dugu eta martxoan ikusiko dugu elkar!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email