LekunberriON proiektuaren baitan enpresetako ordezkariekin bilera egin zen

LekunberriON proiektuaren helburu bat enpresen lehiakortasuna hobetzea da, eta horretarako, beste ekintza askoren artean, industrialdeko azpiegiturak hobetuko dira.

Irudi honek otsailaren 3an Lekunberriko hainbat enpresatako ordezkariekin egindako bilera erakusten du. Topaketa horretan, hobetzeko beharrak diagnostikatu genituen, eta erantzunik onena emateko moduak aztertu genituen. Eskerrik asko parte hartzeko eta zuen kezkak azaltzeko ahalegina egin zenuten guztioi.

Prozesua jarraitu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta bat egin talde eragilearekin, hau da, proiektuaren ezarpenaren jarraipena egiten ari garen erakundeekin.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email