LekunberriON programaren talde eragilearen bigarren bilera

Joan den urtarrilaren 26an LekunberriON- Lekunberrirako Prestakuntza eta Enplegu Plan Estrategikoa programaren Talde Eragilearen bigarren bilera egin zen, herrian eta inguruan kalitatezko eta hurbileko enplegua sustatzeko asmoz. Oraingo honetan bilera EVA Taldeak Lekunberriko industrialdean dituen instalazioetan egin zen (https://www.evasa.com /). Eskerrik asko enpresa osoari, eta bereziki Iñaki Soroa eta Xabier Bengoetxea Iparragirreri, topaketa hau egiteagatik eta instalazioak eta ekoizpen prozesua erakusteagatik.

Plana aurrera doa, eta aurrera egiten ari gara planteatutako 5 helburuetan: industrialdeko enpresen lehiakortasuna sustatzea, hurbileko enplegua bultzatzea, topagune bat sortzea, ekintzailetza-hub bat ezartzea eta plana ezartzea bultzatuko duen gobernantza-sistema bat sortzea. Xehetasun guztiak hemen dituzu: https://www.lekunberri.eus/es/lk/

Lekunberriko Udaletik gure esker ona helarazi nahi diegu planaren ezarpena babesten ari diren pertsona eta erakunde guztiei, eta, bereziki, talde eragilearen bileretan parte hartzen dutenei, hau da, elkarrekin aurrera egiteko sortu den topagune parte-hartzaileari. Planaren inplementazioa interesatzen bazaizu eta parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan! Otsailaren 17an ikusiko dugu elkar Belcako instalazioetan (https://www.belca.es /)

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email