Lekunberrik biztanleria eta enplegua bikoizten ditu industriaren eskutik

Aurreko batean jakinarazi genuen bezala, 1996az geroztik bikoiztu egin da Lekunberriko populazioa, 800 biztanle izatetik 1.624 izatera igaroz. Gainera, 890 pertsonei ematen zaie lana herrian, eta horietatik 500 baino gehiago bertan bizi dira. Azkeneko bi urteetan, lekunberrik 60 landun berri zenbatu ditu, duela hamarkada bat baino 182 gehiago.

Poligonoan zuzeneko 500 lanpostu inguru sortzen ari diren 28 enpresa ditugu. Beste herri eta eremu batzuetan ez bezala, Lekunberrik bere arriskuak dituen monolaborantza bat saihestu du. Ez dago soilik enpresa baten edo sektore bakar baten mende, nahiz eta pisu handia duten metalak, berriztagarriek eta nekazaritza-elikadurak.

Industriaz gain, turismoaren eta zerbitzuen sektorea ere garatu da. Eta hori gutxi balitz, pandemia garaian ere hazten jarraitu du gure herriak. Pandemiak, kokalekuarekiko interesa areagotu du, Iruñea eta Donostia artean. Herria Nafarroako bide-ardatz garrantzitsuenetako baten ondoan egoteak erakargarri egiten gaitu.

Bestalde, 2022ari begira, hazkundeak aurrera jarrai dezala espero da. Izan ere, Mekatechek inbertsio-planak ditu instalazioak handitzeko eta beste enpresa batzuek ere inbertsio planak izan ditzazketela aurreratu dute.

Industria da ekonomiaren oinarria eta hau garatuta, gainerako sektoreak ere aurrerantz doaz, hala nola, zerbitzuak. Gainera, Lekunberrik, atzean ez geratzeko, prestakuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustu sendoa egin du.

Udalerriak tamaina jakin bat hartu duenez, errazagoa da nolabaiteko merkataritza eta ostalaritza-jarduera mantentzea (egun, 120 pertsona aritzen dira dendetan, tabernetan eta jatetxeetan). Era berean, garapen turistikoak, plazaolako bide berdeak eta oinez edo bizikletaz egin ahal izateko ibilbideak bisitariak erakartzen ditu eta herria ezagutarazten du. Horren adibide da, eskuratutako Best Tourism Villages saria.

Faktore guzti hauek batuta, Lekunberri bizileku paregabea dela esan dezakegu.

Lekunberriri buruz idatzitako albistea hemen irakurri daiteke: https://labur.eus/NzWoN

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email