Lekunberri gonbidatu gisa dago Fiturren, nazioarteko turismo azokan.

  • Lekunberrk Best Tourism Villages saria jaso du Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eskutik
  • Eztabaida mahaian, Gorka Azpiroz alkateak tokiko zein eskualdeko kalitatezko eskaintza azpimarratu du
  • Gainera, turismoa garapen ekonomikoa eta soziala sustatzeko funtsezko sektorea dela azpimarratu du.

Lekunberri, 2022ko urtarrilak 20 · Lekunberrik Best Tourism Villages saria jaso du gaur Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eskutik. Horretaz gain, Nafarroako Gobernuko Turismo Saileko gonbidatu gisa ere izan da gaur goizean FITURen egin den “helmuga eta espazio naturalak Nafarroa iparraldetik hegoaldera” bigarren mahai-inguruan.
Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzu Zuzendaria den Iberto Ecayk moderatutako mahaiak Nafarroako hainbat lurraldetako gonbidatuak zituen: Bakedanoko kontzejua, Eder Partzuergoa, San Martin de Unx, Iruñeko Udala eta Lekunberri, Gorka Azpiroz alkateak ordezkatuta.

Saioan zehar, lurralde guztiek aurkezpen labur bat egin dute, beren proiektu eta errealitateak balioan jartzeko. Lekunberrik helmuga jasangarriaren adibide gisa berretsi du bere burua.
Bestalde, Gorka Azpiroz alkateak (Lekunberriko Taldea) Lekunberriko hainbat alderdiri balioa eman nahi izan die, hala nola Donostia eta Iruñearen arteko erdibidean duen kokapen estrategikoari, naturari, Aralar eta Plazaolako bide berdearekin, gastronomiari, inguruan egin daitezkeen kirol-jarduerei, eta, azkenik, herrian turismoa errazteko egiten diren hainbat ekintzei, hala nola QR kode instalatuen bidez tour bat egiteko aukera ematen duenari.
Saioa amaitzeko, despopulazioaren gaia jorratu da eta Lekunberrik, arazoari aurre egiteko, turismoa garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezko sektore gisa bultzatzeko asmoa erakutsi du. Gainera, turismorako egindako ekintzak herritarren gozamenari begira ere egiten direla azpimarratu da.


🔗 Descargar fotografías: https://we.tl/t-YI5GhAMofT

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email