Lekunberri K.E. klub berria sortu da

Udaletik, ongietorria ematen diogu hainbat kirol-disziplina bilduko dituen Lekunberri K.E. klub berriari. Eskubaloia, Kirol Gimnasia, Disc Golfa, Igeriketa sinkronizatua, BTT, Sokatira… eta sortzen joango diren beste kirol-diziplina batzuk batuko ditu.

Klub berri honen helburuak Lekunberriko herria kirolaren bidez sustatzea eta Lekunberriko ezkutu eta izenpean lehiatzeko aukera ematea dira.

Klubari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu taldearen Instagram profila: https://labur.eus/G5oSV

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email