Lekunberrik 3 milioko aurrekontua aurkeztu du

  • Zerbitzuen aldeko apustu sendoa da, oraindik ere, aurrekontuaren zati handi bat bereganatzen duen lehentasuna
  • 2022 honetan, inbertsio berritzaileak ere izanen dira, hala nola: bidegorriaren argiztapenerako, Aralar kalea hobetzeko proiektuaren idazketarako edo rokodromo berri baten sorrerarako
  • Herritarrek egindako eskaerei eranztuten die

Lekunberriko udalak 3 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2022rako.

Historikoki, udalerriak, batez beste 2,5 milioi inguruko aurrekontua izan ohi du urtean. Herriko biztanleria kontuan hartuta gainera, kopuru handia da, ezohikoa.

Nabarmentzekoa da mota guztietako zerbitzuen aldeko apustu sendoa: herriaren mantenimendua, hezkuntza, garraioa, turismoa, etab. Baina azkeneko urteetako ildoari eusteaz gain, aurten, inbertsio berritzaileak bereizi daitezke, hala nola, bidegorriaren argiztapena, Aralar kalea hobetzeko proiektua idaztea, rokodromo berria sortzea, Telleria proiektua, etab.

Gorka Azpiroz (Lekunberriko Taldea) Lekunberriko alkateak “Zerbitzuen alde egiten den apustua, azpiegiturak handitu eta mantentzearen alde egiten dena eta herritarren eskaerei emandako erantzuna” azpimarratzen ditu. “Herriarentzako aurrekontuak dira, bere eta bertako biztanleen hobekuntza eta aurrerabiderako”.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email