Ttutturre kirol elkarteak bazkideak lortzeko kanpaina abiatu eta Silvia Vidalen hitzaldia atzeratu ditu

Covid-19aren eraginaren ondorioz eta Nafarroako Gobernuak hitzaldi eta aforoen inguruan jarritako arauak direla medio, urtarrilaren 15erako antolatuta zegoen Silvia Vidalen hitzaldia atzeratzea erabaki dute. Silvia eskalatzaile, esploratzaile eta alpinista profesionala da, Pakistan, India, Patagonia eta Alaskako mendikate ezezagunetan bere kabuz ibili izandakoa. Gainera, 2021.urtean, urrezko pioleta lortzen duen lehenengo espainiarran bihurtu zen. Horregatik, Silvia entziteko aukera hau gal ez dadin, beste data bat adostuko dela aurreratu dute.

Bestalde, bazkideak lortzeko kanpaina abiatu dute kluba mantendu, indartu eta zabaltzeko asmoz. Gainera, urte osoan zehar egiteko irteerak antolatu dituzte. Aurten, Euskal Herri eta Pirinioetan zehar egiteko 10 irteera izanen dira. Aipatutako irteeretaz gain, Ttutturre K.E ak, Maratón de las Vías Verdes (Consorcio Plazaola), Memorial Txikito de Arruitz (Lekunberri), E.H. Mendi Erronka (Leitza), Jardunaldi mikologikoak, Aralarko ibilaldia, Larraungo Eguna eta Ibarberri eskolako mendi irteeretan parte hartzen du, besteak beste.

Bazkide izateko ez da mendizalea izan beharrik (hala bada,hobe), baina helburu nagusia etorkizuneko belaunaldientzako Ttutturre bezalako klub bat mantentzea da, honen bitartez, Euskal Herriko eta inguruan ditugun mendi eta herriak ezagutzeko aukera izan dezaten.

Urteroko kuota sinboliko bezala har daiteke, 15€koa baita. Asmoa bazkide bakoitzak, bazkide berri bat lortzea da, elkartea eta irteera aukerak handitzeko. Ordainagiria hilabete honetan pasako da.


Bazkide egiteko dokumentua eta 2022ko irteeren egutegia:

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email