Nafarroako uholdeen aurrean Adierazpena

1. LEKUNBERRIko Udalak babes eta elkartasun osoa adierazten die azken egunetako euriteen ondorioz Nafarroako hainbat zonaldetan izandako uholdeek kaltetutako pertsona eta herriei.

2. LEKUNBERRIko Udalak bere maitasuna eta elkartasuna helarazten die uholde horien ondorioz Sunbilla eta Lesakako udalerrietan hildako pertsonen familia eta lagunei.

3. LEKUNBERRIko Udalak beharrezkotzat jotzen du erakunde eskudunek beharrezko neurri guztiak lehenbailehen hartzea hondamendi horrek hain larriki kaltetutako eremu eta herri guztietan normaltasuna berrezartzeko.

4. LEKUNBERRIko Udalak erakunde eta entitate eskudunei eskatzen die azkar konpon ditzatela fenomeno horrek ondasun publiko guztietan eragindako kalteak, eta, behar izanez gero, aparteko aurrekontu-kredituak gaitu ditzala.

5. LEKUNBERRIko Udalak aintzatespena adierazten die zerbitzu publikoetako langile guztiei, bai eta kaltetutako eremuetan normaltasuna berrezartzen eta bertako bizilagunei eragindako kalteak konpontzen solidarioki parte hartu duten boluntario guztiei ere.


Mozioa aho batez onartu da.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email