Elkartasun mezua uholdeek kaltetu dituzten herrietara

Bizi izan dugun egoera meteorologikoak hainbat ondorio lazgarri eragin ditu Nafarroan, horregatik gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu uholdeek kaltetutako guztiei, batez ere Erriberako udalei eta bertako bizilagunei.

Lekunberrin ez dugu arazo handirik izan, hein handi batean, ibaiaren garbiketaren ondorio. Gainera, zabortegian egin zen obraren balioa azpimarratu nahi dugu, lan horiei esker lur-jauziak saihestu baitira.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email