Arreta goiztiarreko zerbitzua

Azken osoko bilkuran, Udalak bat egin zuen Autonomiaren eta Pertsonen Garapenaren Nafarroako Agentziaren eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren arteko lankidetza hitzarmenarekin, arreta goiztiarreko zerbitzua emateko.

Horren bidez, Lekunberrin zerbitzua eman ahal izango zaie garapenean nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten hiru urtetik beherakoei. Kohesioaren eta gizarte estalduraren alde lan egiten jarraitzen dugu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email