Frontoiaren eraberritzea

Frontoia eraberritzeko azken xehetasunetan ari gara lanean. Azken asteetan aldagelak berritu dira, suteen prebentziora egokitu, hormak margotu eta zorua leundu da, eta goiko sarea instalatu da; sarrerako ate nagusia jartzea gelditzen da orain, hil honen amaierarako prest izatea espero da, hurrengoaren hasierarako.

Beste berrikuntza garrantzitsu bat: erabilera publikorako kanpoaldeko sarrera duen bainugela bat egongo da, denentzat irekia eta, seguru, zerbitzu ona emango dietela haur-parke estaliko haur eta nagusiek.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email