Larraungo itzuliako 4. etapa

Hurrengo igandean, URRIAK 31, LARRAUNGO ITZULIAKO 4. ETAPARI ekingo diogu. Aldaztik (ugaldeko bordatik) abiatuko gara eta Gorriti herrian bukatuko dugu.

IRTEERA: Goizeko 8:30etan Lekunberriko frontoiko aparkalekuan. Handik, kotxeak antolatuko ditugu; horregatik GARRANTZITSUA da aldez aurretik apuntatzea 680652183 / 607532569 telefonoetan edo ttutturrekirolelkartea@gmail.com helbidean.


Oraingoan Aldatzetik aterako gara, Ugaldeko bordatik hain zuzen ere, Berueteko errepidetik.
Pagadien arteko igoera txiki batekin hasiko gara Aitzondoraino, eta, ondoren, ezkerrera egingo dugu Etxarriko mugaruntz. Basotik jarraituko dugu Uitziko Sta Engraziara iritsi arte.
Hamaiketakoa hartu ondoren igotzen hasiko gara, Ireberretik datorren Garra iritsi arte eta Uitziko gainera ailegatuko gara.
Errepidea gurutzatu eta Guratzera igoko gara. Handik Gorritira jaisten hasiko gara eta bertan amaiera emango diogu jardunaldiari.

KONTUAN IZAN ORDU ALDAKETA DAGOELA!!!!!!!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email