Lekunberriko Udalak ontzat jo du Nafarroako Kontuen Ganberak egindako kontratuen txostena

Lekunberriko Udala

Nafarroako Kontuen Ganberak txosten bat egin du Lekunberriko Udaleko langileen ordainsariei, kontratazioari eta funtzionarizazioari buruz, 2009tik 2019ra bitarteko ekitaldietan.

Txosten horretan hobetzeko hainbat gomendio ikus daitezke, eta horiek “zalantzarik gabe egingo dira”, Gorka Azpiroz Lekunberriko alkateak adierazi duenez.

Udalak positibotzat jo du txostena, etengabe hobetzeko gogoa duelako eta gomendioak ildo horretatik doazelako. Azpirozek argitu duenez, “2020tik ari gara beharrezko informazio guztia biltzen, udazken honen hasieran gardentasun-atari on bat aurkez dezagun; Lekunberriko herritarrek merezi dute jakitea zer gertatzen den beren udalean”.

“Iritziaren oinarria, salbuespenak salbuespen” paragrafoan deskribatutako gertaeren ondorioengatik izan ezik, eta berrikusitako lanaren irismena, ordaindutako ordainsariak eta ikuskatutako ekitaldiei dagokienez Udalak eta haren mendeko erakundeek egindako langile-kontratazioak kontuan hartuta, bat datoz alderdi esanguratsu guztietan funts publikoen kudeaketari aplikatu beharreko arauekin.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email