Lekunberriko Erdi Aroko gazteluaren ikerketa arkeologikoaren proiektua aurrera doa

Lekunberriko Udalak sustatu du lan-proposamena, Ondare Kultur Taldearen laguntzarekin, eta Aranzadi Zientzia Elkartea arduratuko da horretaz.

Malkorra mendian egin beharreko esku-hartze arkeologikoaren helburua da inguru horretan Erdi Aroko gotorleku zahar bat dagoen ala ez zehaztea. Gotorleku hori mende horiei buruzko dokumentazio idatziaren bidez baino ez dago ziurtatuta. Gure historiari balioa emateko inbertsioa izanen da proiektua.

Zundaketa arkeologikoak lehen ikerketa-kanpainan egingo dira, 2021eko udara-udazkena bitartean.

Lekunberrik, eta, oro har, Larraungo bailarak, garrantzi handia izan zuten Behe Erdi Aroan zehar Nafarroako Erresumaren defentsa-egituran, aldameneko Gipuzkoarekiko mugako kokapenari esker (Gaztelako Koroaren pean, 1200az geroztik).

Lan-eremua muino luzanga batez osatuta dago, eta bi muturretan bi goragune txiki nabarmentzen dira. Nagusia, Kalbario izenez ezagutzen dena, eta bigarren mailakoa, La Peña edo El Redondel izenez ezagutzen dena, behatoki publikoa dagoen lekuan eta altuera txikiagokoa.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email