Lan eskaintza: udal arkitektoa

LANBIDE-KATEGORIA
Teknikaria

FUNCIONES Y TAREAS

  • Bizilagunentzako aholkularitza teknikoa eta hirigintzazkoa, itundutako ordutegian eta jendeari arreta emateko ordutegian.
  • Udalari aholkularitza ematea arlo teknikoan, hirigintza-plangintzan eta -kudeaketan.
  • Jarduera sailkatuen aholkularitza eta dagozkion txostenak eta dokumentuak idaztea.
  • Hirigintza-proiektuak egitea, garatzea eta horien jarraipena egitea.
  • Hirigintzako diziplina ikuskatzea eta kontrolatzea.
  • Txostenak eta irizpenak egitea, ikuskapenak egitea, azterketak egitea, balorazioak egitea eta proposamenak planteatzea.
  • Bere eskumenekin zerikusia duten bileretan, batzordeetan eta abarretan parte hartzea, bai udalekoak, bai kanpokoak, baldin eta udal-organo eskudunek bertan egon behar dutela ulertzen badute.
  • Mugikortasun-plana garatzea eta ezartzea.
  • Herritarrek parte hartzeko beharrezkoak diren prozesuetan parte hartzea.
  • Obren eta obra-lizentzien jarraipena.
  • Bere titulazioari eta lanpostuari dagozkion lan guztiak, bai eta bere administrazio-kategoriarako egokiak izanik agintzen zaizkion guztiak ere.

BALDINTZAK

ESPERIENTZIA PROFESIONALA
Hiru urte baino gehiago

IKASKETAK
Arkitektura gradua

LAN-BALDINTZAK

  • Kontratu mota: obra edo zerbitzu jakin bateko
  • Iraupena: urte batekoa, luzatzeko aukerarekin
  • Lanaldia: 20 ordu astean
  • Ordutegia: malgua, hautagaiarekin adostekoa
  • Soldata: 979,83 hilabean x 14 ordainsari

OHARRAK
Baldintza: Nafar Lansarean izena emanda egotea

BESTE DATU BATZUK

PRESTAKUNTZA OSAGARRIA
Euskara: ezinbestekoa
Ingelesa: baloragarria
Gidabaimena: B

IBILGAILU PROPIOA

LANPOSTUAREN HERRIA
Lekunberri

HARREMANETAN JARTZEKO MODUA

Interesatuta baldin bazaude CVa bidali helbide elektroniko honetara: bulegoak@lekunberri.eus, gaian “arkitektoa” adieraziz, 2020ko urriaren 15eko 14:00ak baino lehen.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email